EUSKO JAURLARITZAN HMEI-AREN DESAGERPENERAKO EZ LEGE PROPOSAMENAREN ONARPENA PAUSU BAIKORRA DA, BAINA ORAIN AURRERA PAUSUAK EMAN BEHAR DIRA, APLIKATUA IZAN DADIN.

HMEIak Kalteturikoen Plataformak, Hipotekak Kalteturikoen Plataformek eta Euskadiko Kaleratzeak Stop kolektiboek Espainiar Gobernuak Kutxen HMEIa, Bankuen HMEIa eta EAKK (Espainiako Aurrezki Kutxen Konfederazioa) indizeak desagertaraziko dituen behin behineko erregimena idaztera behartuko duen ez-lege proposamenaren onarketak pozten gaitu. ALDI BEREAN, hauek  ERABILTZEN DITUZTEN FINANTZA-ERAKUNDEEI, BATEZ ERE KUTXABANKI,  honen eskrituretan agertzen diren ordezko indizeak berehala ezartzeko exijentziak ere pozten gaitu.
HALA ERE, PPren JARRERAk tamaltzen jarraitzen gaitu, beste behin ere bidegabekeria sufritzen ari diren pertsonen beharrak alde batera utzi eta finantza erakundeen interesak  defendatu baititu. Pertsona hauek hileko eta maileguko 300 eta 400 euro gehiago ordaintzen jarraitu behar dute, eta noski ordaindu ezean etxea galtzeko arriskua sufritzen ere jarraitzen dute.
 Hala eta guztiz ere mota honetako ekimen bat onartzea ez da nahikoa, urrutirago iristeko ordua dela uste dugu. PPk, PSOEk eta batez ere EAJk, Kutxabank-en, hain zuzen ere indize hauek masiboki ezarri eta herritarron eskaerak onartu nahi ez duen entidadearen, Adminitrazio Kontseilua kontrolatzen dutenez, erantzunkizun handiagoa dute. Momentu honetan, aipatutako kontseiluari ez-lege proposamen hau ahalik eta azkarren ezartzea exijitu behar diote, honek herritar gehiengoen beharrak jasotzen baititu, eta bestalde ordezko indizetzat Euribor +1 indizea jasotzen duten hipoteka-mailegu guztietan ordezko indize hau ezartzera behartu behar diote Kutxabanki.
Egiten ez badu, euskaldun guztion entitate finantzarioa izateari utzi diola frogatuko du berriz ere eta beraien irabaziak pertsonen gainetik jartzen dituztela. Ondorioz, erakundeek eta herritarrek beste entitate bat aukeratu beharko dugu gure dirua gordetzeko.
HMEIak kalteturikoen Plataforma, Hipotekak kalteturikoen Plataforma eta Euskadiko Stop Kaleratzeak kolektiboak.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *